martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Argia behar Baionan

2021eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Komeni zaio azkar argitzea Frantziako Poliziari eta, horrekin batera, Jerome Bourrier prokuradoreari zer eta nola gertatu den hilketa Baionan. Prokuradoreak jakinarazi duenez, bi bide zabaldu ditu gertatutakoa argitzeko.

Lehen bidean, ikertu nahi du emakumeak autoarekin eraso egin ote zien poliziei, Poliziaren bertsioaren arabera emakumeak nahita jo baitzuen kontrola ezarrita zeukan poliziaren autoaren aurka, kontroletik ihes egiteko asmoz.

Bigarren ikerlerroak Poliziaren jarduna aztertu nahi du, eta argitu beharko luke ea ustez ihes egin nahi zuen emakumeari tiro eman zion poliziaren bizitza oso arrisku larrian zegoen, eta ea tiro ematea beste biderik ez zeukan poliziak. Hor dago ikerketaren gakoa. Ez afera batean ez bestean, ez dugu, tamalez, emakumearen bertsioa edukiko, eta zaila izango da polizia ez den lekukorik topatzea, gaueko ordu batean gertatu baitzen.

Azken urteotan, poliziak gaizkilearen bizitza errespetatzea helburu eduki behar duela lehenesten duten ordena publikoko adituen irizpideari jarraituta, nahiko onartuta dago tiro egitea azken-azken aukera dela poliziarentzat, erabat muturrekoa eta poliziaren edo beste inoren bizitza arrisku benetakoan dagoenekoa soilik. Ez, hamarkadetan egin den bezala, ihesean zihoan gaizkilea harrapatzeko; horretarako hankak, autoak, helikopteroakā€¦ dauzkate poliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.