Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Azkena izango ahal da!

2021eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Betiko leloarekin gabiltza berriro. Ireki zituzten mugak, leundu zituzten neurri murriztaileak, eta hasi ziren datuak berriro gorantz. Ondorioz, murrizketak datoz berriro. Nafarroak ezaguna zuen formula errepikatuko du Aste Santuari begira. Taberna barruak itxiko ditu, baina lurralde barruko joan-etorrietan aldaketarik egin gabe. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, olatu bakoitzean aldatzen dira neurriak: neurri batzuk ezarri zituzten urri-azaroetan, bigarren olatuan; Gabonen ostean, berriz, bestelako neurri batzuk izan ziren; eta orain, Aste Santuari begira, berriro ere ezberdinak dira bai neurriak, bai neurgailuak, bai itxitako eremuak, bai ostalaritzako ordutegiak... Berez, jendea egoeraren ondorioz akituta egotea logikoa bada, murrizketen nahasmendu horrek ez du errazten egoera ulertzea.

Neurriekiko eta neurriak hartzen dituenarekiko konfiantzaren galera dakar murrizketen dantza etengabeak. Eta galdera zabalduta dago: «Baina zertarako leundu zituzten neurriak, gero berriro atzera egin beharko zutela jakinda? Ez al genuen ezer ikasi Gabonetan?». Gainera, neurri murriztaileekin hainbesteko indarra xahututa, txertaketaren martxa eskasari ezin buelta emateak ere kezka handia sortzen du. Izan ere, txertaketaren martxak baldintzatuko du etorkizunean murrizketen gorabehera gehiagorik ez izatea, eta hau azken aldaketa izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.