Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Porrota Malin

2022ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
«Herri laguna salbatzera» sartu zen Frantzia Malin, François Hollanderen eskutik, baina esku hartu eta ia hamar urtera eskuak lotuta doa Emmanuel Macron, herrialdea txiki-txiki eginda dagoela, junta militarrarekin aurrez aurre, eta herritarren artean lagun gutxi utzita, frantziarren kontrako sentimendu orokortua tarteko.

Egonkortasuna lortzea izan da azken hamarkadako erronka nazioarteko hainbat potentziarentzat, zer esanik ez Frantziarentzat. Sahelgo eremua kontrolatzeko gune estrategikoetakoa baita, terrorismoaren kontra egiteko laborategi bat.

Munduko herrialderik pobretuenetakoa ere bada, ezegonkorra eta gobernaezina 2012tik, Muammar Gaddafi Libian hil zutenez gero. Eta aberatsa neurri berean. Mali Afrikako hirugarren urre ekoizlea da, uranio erreserba handiak ditu —Frantziak energia nuklearraren sekulako menpekotasuna du—, petrolio erreserbak ere bai, eta baliabide natural izugarriak. Frantzia, berriz, ustiatzaile paregabea da, eta eragin ekonomiko, politiko eta militar izugarria du deskolonializazioaz gero ere. Bozen atarian, Frantziaren nagusitasitasuna ukituta dagoela uste dutenak baretu nahian, bere tropen eta aliatuen kontsentsuzko erabaki bat bezala makillatu du porrota, eta Malitik erretiratuta ere, Sahelen jarraituko duela argi utzita, nagusi izaten jarraitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.