inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Abisua, Nord Streamen

2022ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Nork bere hipotesia dauka, baina denak bat datoz honetan: Nord Stream gasbideetan sabotajeak egin ditu norbaitek. Inoiz ikusi gabeko kalteak egin dituzte gas azpiegituretan, eta ez da oso aditua izan behar jakiteko itsas zabalean halako txikizio bat egiteko ahalmen eta azpiegitura handia eduki behar dela. Alegia, oso boteretsua den norbaitek egin dituela zuloak hodietan.

Orain ikerketa irekiko dute, zer gertatu den argitzeko. Auskalo inoiz jakingo den egia osoa. Nolanahi ere, zabaltzen aridiren hipotesi guztiek —AEBek, Errusiak edo beste norbaitek egin izana— panorama beltza iragartzen dute.

Gerraren logikan sartuta dagoen norbaiten ekintzak izan direla susma daiteke, ondorio larriak eragin nahi dituela, bereziki Europaren gas horniduran erasoek eduki dezaketen eraginagatik. Soilik logika horrekin egin zitezkeen eraso horiek, eta agerian uzten du egin duenari ezer gutxi axola zaiola herritar askori egin diezaiokeen kaltea. Zer esanik ez, ingurumenari egin diezaiokeena ere. Izan ere, egunotan lehertutako zuloetatik askatzen ari den metano isuria ikaragarria baita: urte oso batez bi milioi autok botako luketen berotegi gas kantitate bera isuri dute hodi hautsiek ordu gutxitan. Eta esanguratsua da, zeren pertsonen aurkako gerra bat gutxi axola zaion bati zer axolako zaio, bada, naturaren aurkakoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.