Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Legeen arrakalak

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Amaia. Izen hori erabili zuen BERRIAn sexu eraso baten eta prozedura gordin baten berri emateko, joan den ostiralean. Abokatua izanik ere, bere larrutan jasan zuen, egoera zaurgarrian zela, indarkeria matxistaren biktima askok salatu duten birbiktimizazioa: artatu zutenen iruzkin patriarkalak eta okerrez betetako prozesu bat. Babes falta. Ertzain, auzi mediku eta epaileen babesaren falta. Salaketa abusu gisa tramitatu zuten —ez eraso gisa—, eta artxibatzea erabaki zuten, ez zutelako nahikoa zantzurik aurkitu delitu bat egon zela baieztatzeko.

2020a zen. Orduko abusua erasoa litzateke gaur, soilik baietz da baietz legea aintzat hartuta: artxibatu aurretik, prozedura beste bat litzateke; babesa eta laguntza ere bai, behar bezala beteko balitz —legea aldatu aurreko protokoloak betetzeko zeuden bezalaxe—.

Edozein moduz, legea ez da murrizten bortxatzaileek jasotzen duten kondenara: zaintza, laguntza, tresnak jaso nahi ditu, eta matxismoari aurre egiteko kultura eta heziketa bat ere bai. Legearen aurkariek gogor jo zuten, besteak beste, ustezko erasotzailearen eskubideak ez zirelako bermatzen. Orain, ez direlako nahikoa zigortzen. Eta bai, epaile asko matxistak dira, lege batek ez baitu sistema eraldatzen. Baina kondenak txikiagoak izango dira batzuetan, legeak hala ezarri duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.