inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Errekuntza autoen amaiera

2018ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Aurretik Erresuma Batuko eta Frantziako gobernuek egin bezala, Espainiakoak ere iragarri du debekatu egingo duela gasolio eta gasolina autoak 2040tik aurrera matrikulatzea. Iragarpenak hautsak harrotu ditu, nahiz eta hura jasotzen duen lege proiektua oraindik ez den parlamentura iritsi. Ikusi beharko da aurrera ateratzen den, lege proposamenak ez baitu inola ere bermatuta parlamentuaren gehiengoa. Kontuan eduki behar da, gainera, autogintzaren eta petrolioaren lobby-ak oso indartsuak direla Espainian eta Europan, eta, beraz, zuhurtziaz hartu behar direla halako iragarpenak.

Edonola ere, aurrera egitea lortuko balu, beharrezko norabidean hartutako erabaki bat izango litzateke Madrilekiragarritakoa, eta oinarria jarriko luke garraioan ere energia iturri alternatiboen sareak zabalduz joateko, gaur-gaurkoz oso ahulak eta puntualak baitira.

Panorama horrekin, gainera, errekuntza autoak egiten dituzten enpresek beste erremediorik ez lukete izango produkzio sistemak pixkanaka egokituz joatea baino, auto elektrikoak ekoizten hasteko, adibidez. Espainiako Gobernuaren legeak baditu puntu ahulak, ordea. Batetik, ez du aurreikusi, Europako beste herrialde batzuetan ez bezala, zerga sistema sendo bat, kutsatzen duenak gehiago ordain dezan. Bestetik, 2040a beranduegi izan daiteke, klima aldaketa oso bizkor baitoa aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.