jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Umiliazioa

2018ko azaroaren 30a
00:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunen batek zerbait esan eta egin beharko du, publikoki eta pribatuan, Imanol Goiarrola Leioako Gaztelueta ikastetxeko zuzendariak atzo antolatu zuen show lotsagarria ikusi eta gero. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion Opus Deiren ikastetxe horretako irakasle ohi bati, ikasle bati sexu abusu jarraituak egiteagatik. Epaiak, gainera, auzitan jarri zuen ikastetxearen jokabidea, ez zuelako kasua behar bezala ikertu. Ikaslearen gurasoek behin eta berriro salatu dute ikastetxeak ez zituela babestu, bakarrik utzi zituela, eta irakaslearen alde egin zutela. Opus Deiren eragin eta botere guztiari aurre egin behar izan diote, eta, hala ere, sententzia eredugarri bat lortu dute, irakaslearen eta ikastetxearen jokabidearen kontrakoa, zalantzarik gabea.

Goiarrolak, hezkuntzan ardura bat duen pertsona batek, umiliatu egin zuen atzo sexu abusuen biktima izan zen ikaslea. Are gehiago biktimizatu zuen. Agerraldi bat antolatu zuen horretarako. Sinesgarritasuna kendu zion biktimaren testigantzari, perituek egiazkotasuna onartu badiote ere. Zentzugabekeria osatzeko, irakasleak sexu abusuak egiten zituen bulegora eraman zituen kazetariak. Epaiaren pasarteak irakurri zituen, han halako abusurik ezin zela egin erakusteko asmoz.

Onartezina da Goiarrolak egindakoa, onartezina litzateke horren aurrean isilik geratzea.

Gaztelueta, epaia epaitzen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.