Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zuhurtzia

2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Urte erdia igaro da Espainiako Kongresuak Pedro Sanchez gobernuburu izendatu zuela; sei hilabete gutxi edo asko izan daitezke, denboraren perspektiba ezberdina, itxaronaldia nork, non eta nola egin behar duen arabera. Luze jo du denborak Sanchezen gobernuak bestelako espetxe politika bat abiatuko zuela sinistu zutenentzat. Itxaropena ez zen besterik gabea; goi kargudun sozialista askok hitz egin zuten neurri zehatzen alde. Ordutik, hiru Euskal Herriratze egon dira, sei gerturatze, eta lehen gradutik bigarrenerako zortzi aldaketa. Balantzea eskasa da.

Urriaren 31n esan zuen Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak «albiste onak» egongo zirela, eta berrikuntza nagusia da kartzeletako tratamendu batzordeak modu objektiboagoan hasi direla preso bakoitzaren egoera aztertzen. Urrira arte espetxe administrazioak sistematikoki eman zien ezezkoa gradu aldaketa eskaerei, baina orain batzordeok 27-30 presori jakinarazi diete lehen gradutik bigarrenera pasatzeko proposatuko diotela Espetxeetako Instituzioetako Idazkaritza Nagusiari. Ondoren, gerturatu egingo lituzkete, azaroko irizpideak jarraituz gero—lau lekualdatu dituzte bigarren graduko erregimenean jarri ostean, eta beste lau gerturatuko dituztela iragarri—. Baina gertatu arte tentuz hartzea ezinbestekoa da, zuhurtziaz, aurretik esandakoak esanetan geratu direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.