jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Datuak

2019ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Datuak hotzak direla esan ohi da. Norberaren interesaren arabera interpretatzeko modukoak. Errealitateak desitxuratzeko tresnak ere bai. Datu batzuek, baina, errealitatearen gordina erakusten dute. Erre egiten dute. Indarkeria matxistaren hilotzen datuek erre egin beharko lukete. Hilketa matxista guztiak mapa batean jarriz gero —BERRIAk bere webgunean egin duen moduan—, atentzioa ematen du Lapurdin elkarren gainean pilatutako puntu moreen orbanak. 22 hildako 2003 eta 2018 artean, Euskal Herriko hilketa matxisten %20, populazioaren %8 bizi den lur eremu txiki batean.

Hango zenbait eragile kexu dira, kontzientziazio faltagatik, baliabide faltagatik, emakumeak tratatu behar dituztenetako batzuen sentiberatasun faltagatik, erakundeen arteko koordinazio faltagatik...

Eta egiteko asko dagoela erakusteko eta gabezia horiek guztiak gorpuzteko, pertsona bat: Samuel Vuelta Simon, Baionako prokuradorea. Ez beste batzuek seinalatu dutelako, bere burua agerian utzi duelako baizik: patriarkatua ez onartuz, hilketa matxistei genero ikuspegia kenduz, «familia drama» kontzeptu lausoa eta zaharkitua erabiliz, hilketa matxistak errepide istripuekin parekatuz, feminizidio kontzeptuaren erabilera gutxietsiz, salaketa faltsuak nabarmenduz... Halakoak ez dira datuetan agertzen, baina errealitateak ulertzeko balio dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.