Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Madril

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Euskal Herriari eta Kataluniari dagozkion auzirik garrantzitsuenak konpontzeko modurik ez dago Espainiako Kongresuan, han diren diputatu gehienek Espainiako batasuna edozein modutan mantentzea baitute xede. Bipartidismoaren amaierarekin, ordea, eta eskuin eta ezker blokeak nola dauden ikusita, aukera interesgarri bat zabaldu zaie alderdi abertzaleei euren ahotsa erabakigarri izateko, eta haien babesaren truke etxerako zer edo zer lortzeko.

Baina zer da zer edo zer hori, ezer gutxi ez bada? Kongresuaren jarrera gero eta zentralizatzaileagoa da; eskuina eta eskuin muturra inoiz baino lotsagabeago dabiltza menpeko herrien lorpen apurrak ezabatzearen alde, baina ahotshoriek beti izan dira Madrilen, eta izango —eta ez soilik eskuinean—, lehen ahopean hitz egiten zituztenak orain ozen esan arren. Besterik gertatzeko, asko aldatu beharko du aritmetikak.

Beste jokaleku bat osatu bitartean, txarrena saihesteko ez horren txarra babestea da abertzaleen asmoa, eskuina gailenduko balitz okerrena eragozteko. Horregatik, garai batean hainbatek zalantzarik bazuen, orain denek iritzi diote beharrezkoa dela Madrilen egotea. Dena den, bloke horiek apurtu eta beste aukera hau ere bada: PSOEk eta Ciudadanosek bat egitea, eta hori gertatzen bada, izan ezker edo eskuineko, Espainia bat eta bakarra gailenduko da beste ezeren gainetik, berriz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.