jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Hartzak

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Hartzek ez dute muga administratiborik. Batzuk herrialde batetik bestera ibiltzen dira, janari, babes edo ugaltzeko bikotekide bila, gizakiek marraztutako lerroak aintzat hartu gabe. Hartzei eta animaliei buruzko erabakiak hartzen dituzten agintariek, ordea, muga administratiboak dituzte buruan eta erabakietan.

Frantziako Gobernuak bi hartz eme—Claverina eta Sorita— askatu zituen iragan urrian Biarnon. Bere erabakia izan zen, inguruko gainerako administrazioekin, eragileekin eta herritarrekin hitzartu gabea. Hartzak, jakina, ez ziren utzitako lekuan geratu, eta, hibernazioa tartean, batetik bestera ibili dira. Claverina Nafarroan dabil. Ardiak hil ditu jateko, eta artzainak eta abeltzainak haserre daude. Bi hartzek dituzte GPS gailuak, Frantziako Gobernuak haien kokapena jakiteko, baina Nafarroako agintariek, basozainek eta artzainek salatu dute atzerapen handiarekin jakiten dutela Claverina non dagoen. Frantziako Gobernuak koordenatuak eman baino lehen ikusten dituzte putreak hegan.

Hartzak askatu eta sei hilabetera, Frantziako, Espainiako eta Euskal Herriko administrazioetako ordezkariek bilera bat egin dute, hartzari buruzko lankidetza eta informazio trukea indartzeko. Garai ederrean. Haserreak eta hartzaren kontrako jarrera piztu direnean. Hartzak ez du muga administratiborik, eta hartzak sartzeko politikek ere ez lukete izan behar: Pirinio osorako politikak eta erabakiak beharko lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.