Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

«Diru-gosea»

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Suteak itzali dira, eta ez omen dago arriskurik kalean ibiltzeko. «Normala da», hala ere, datozen egunetan suteren bat edo beste piztea. Eta hori esan bezain laster piztu ez da, ba, beste bat? «Baina lasai» esateak itzaliko ote ditu arrisku eta beldur guztiak? Jaurlaritzak herritarrak lasaitzea lortuko al du burrunba interesek sortu dutela esatearekin? Izan ere, oposizio politikoaren biktimatzat ditu Zaldibarren zurrunbiloan harrapatuta sentitzen diren herritarrak.

Jarraitzen du «legearen barruko kontrola» egin dela esaten, errepikapenaren errepikapenak egia bihurtuko balu bezala. Baina ez da oposizioaren interesa soilik; herritarrena ere bada argitzea norainokoa den irabazi handien bueltan dabiltzan enpresek eta politikariek eragin dutenaren larritasuna.

Verter etekin handiko negozioa baitzen: Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan sortutako industria hondakinen zulo bat zen, eta «denetarik» hartzen zuen, izena ematen ausartzen ez diren langileen ahotan, ustez legez eta ikuskatzaileen baimenaz jokatzen zuenak. Hauxe salatu du Pedro Alberdik, Alberto Sololuze beharginaren koinatuak, gutun batean: «Abariziak batu ditu eraikuntzako enpresa-gizon eskrupulurik gabea eta sigla boteretsu bati lotutako politikari ustela, ederki ulertu dira». Eibarko PSOEko figura historikoa gogora ekarrita amaitu du gutuna: «Oi, Toribio Etxebarriak burua altxatuko balu!» .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.