martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Pertsona helburu?

2020ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Tematu egin da Eusko Jaurlaritza asteburura arte lanean ari ziren enpresa guztiek lanean segitu behar zuten irizpidearekin. Gobernu horretako bi kide nabarmendu dira: Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua. Sailburukide sozialistak, askotan bezala, isilik.

Ekonomia eta langileen segurtasuna, bi kontzeptu horiek egon dira azken bi asteotan hartu beharreko neurrien eztabaidaren erdian. Jaurlaritza eta enpresa elkarteetako buruak ahalik eta enpresa gutxien ixtearen alde, eta sindikatu nagusiak, alderdi politiko garrantzitsuak eta zientzilari asko, koronabirusari aurre egiteko ez direnak ixtearen alde.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren segurtasunaren ardura instituzionala daukan Nekane Murga kontseilaria etengabe ari zaie esaten herritarrei etxetik ez ateratzeko eta neurri zorrotzak hartzeko; ez gaixotzeko eta, ondorioz, ospitaleak gainezka egin dezaten saihesteko. Bateragarria da Murgaren mezu hori Urkulluk eta Tapiak proposatzen dutenarekin? Edo beste behin, azken mendeotan jazo legez, ekonomiaren ikuspegi etekinzalea gailendu egingo zaio langileen osasunaren ikuspegiari? Amiantoaren biktimak gogoan, asko dago jokoan eztabaida horretan: nagusitzen den irizpidearen mende geratuko baita irizpide galtzailea.

Non geratu da Jaurlaritzaren Pertsona helburu leloa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.