mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Erretzeko arriskua

2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriak etzi beteko du hilabete bat alarma egoeran. Derrigorrezko konfinamendua hasi zen egun horretan, baina jende anitzek bi egun lehenago hasi zuen itxialdia; beraz, gaur beteko du hilabete. Funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoek berraktibatzeko baimena dute gaurtik aitzinera. Alarma egoera lehenbiziko eguneko baldintzetara itzuliko da, hortaz. Martxoaren 16ko goizeko orduetan lanera zihoazen milaka herritarrek goiko hondoraino bete zituzten garraiobide publikoen irudiek buelta osoa eman zioten munduari. Horregatik, herritar anitz, langileak, sindikatuak... adi egonen dira gaurko irudiei begira.

Duela bi aste konfinamendu zorrotzagoa ezarri zenetik, hildakoen eta erregistratutako kutsatzeen kopuruek beheranzko joera izan dute. Espainiako Gobernuaren erabaki politikoa izan da gaurtik aitzinera neurriak laxatzea, eta Hego Euskal Herriko bi gobernu autonomoek babestu dute. Suzko proba bat da, eta proba horiek hor dute arriskua: erre egin daiteke. Oraingo honetan, erretzeak erran nahi du jende gehiago hiltzea, eta arazoa luzatzea. Baina, gainera, erredurarik gertatu ote den edo horien neurria nolakoa den ikusteko, gutxienez astebete beharko da. Tentsio handiko egunak datoz aitzinetik, jada tentsio ezin handiagokoa izan den hilabete baten ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.