Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Edonor erotzekoa

2020ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Konfinamenduaren arauek hasieratik hamaika zalantza eta galdera eragin dituzte herritarren artean. Baina, konfinamendua leuntzen hastearekin bat, galderak pilatzen ari dira. Asteburuan areagotu egin zen sentsazio hori. Ostiralean, Hego Euskal Herria lehenengo fasera igaroko zela iragarri zuen Madrilek; larunbatean, Jaurlaritzak iragarri zuen lehen fasea ez zela erabatekoa izango Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 0. fasearen antza gehiago izango zuela eta debekatua zegoela nor bere herritik irtetea; igandean jakin zen, berriz, kirola egiteko joan daitekeela norbere herriarekin muga egiten duten udalerrietara; eta atzo baietz, senideak bisitatzera joan daitekeela beste udalerri batera, baldin eta adinekoak badira edo menpekotasunik badute.

Atzo xehetasun gehiago ere izan ziren, baita kontraesanezkoak ere. Hamar laguneko taldeak elkartzeari buruz, arau beraren interpretazio ezberdina egiten dute Nafarroako eta EAEko gobernuek: Nafarroan posible da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, ez. Konfinamendua arintzeaz azterketa bat jarriz gero, asko ikasita ere zaila litzateke gainditzea.

Egongo dira, eta argi dago badaudela, arintze horretan ezarritako arauak nahita hausten dituztenak. Baina, informazio nahasmen izugarri honetan, nahita ere ia ezinezkoa da arau guztiak betetzea. Edonor erotzeko modukoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.