inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Euskaraldia

2020ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Euskaraldiari ekingo dio Euskal Herriak gaur. Milaka herritarrek konpromisoa hartu dute euskaraz komunikatzeko, dena delako testuinguru eta egoeretan. Horrez gain, ehunka arigune antolatu dituzte, ahalegin kolektiboa errazteko.

Ezinbestekoak ditu euskarak Euskaraldiaren moduko egitasmoak. Hizkuntzaren erabilera indartzeko balio izaten dute, eta, beraz, bi asteotan hartzen den ohitura aldaketa horrek fruituak emango ditu etorkizunean ere. Ahalduntze ariketa ere bada; bereziki, euskaraz hitz egiteko zailtasun handiena duten lekuetan.

Baina Euskaraldia ez da nahikoa. Egun batzuetan egindako ahalegin horrek etengabekoa izan behar du, bai herritarren aldetik, eta baita, bereziki, erakunde, agintari, enpresa, sindikatu eta oro har eragileen aldetik ere.

Gaur-gaurkoz, euskararen etorkizuna ez dago bermatuta esparru administratibo bakar batean ere. Ipar Euskal Herrian, ofizialtasunik eza sekulako oztopoa da egiturazko aurrerapenak egiteko; Nafarroan, egoera soziolinguistikoa oso mantso ari da aldatzen, eta horren isla da gobernuak egiten dituen lan deialdietan euskarak gutxiago balio duela alemanak baino. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere bigarren mailakoa da euskara. Gizarte batek ez luke onartu behar unibertsitate eta irrati-telebista publikoetako buruek euskaraz behar bezala ez jakitea. Marra gorri batzuk jarri ezean, Euskaraldian egiten den ahalegin hori hankamotz geratuko baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.