Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Barkamena

2021eko ekainaren 30a
00:00
Entzun

Francisco Perez Nafarroako gotzainaren barkamen adierazpenek erakusten dute Eliza katolikoa ez dagoela prest abusua egiturazko pandemia bat dela aitortzeko. «Barkamena» eskatzea, «berandu» datorrela aitortzea, eta «lehen baino hobeto» jardun nahi izatea ezagun berriak dira, baina ez dago intentziorik harago joateko. Nafarroako Artzapezpikutzak Lizarrako El Puy ikastetxean gertatutakoa ikertu ondoren esan du gotzain batek ez duela ordena erlijioso baten gaineko eraginik; ezin du ikerketarik abiarazi, eskola ez badago Artzapezpikutzaren menpe: «Ez da gure eskuduntza».

Horrez gainera, ideia hauek zabaldu dituzte barkamena eskatzerakoan: elizgizon baten jokaera ezin da orokortu; ikerketa ez da urrunago joan biktimek salaketarik ez dutelako jarri, tabu bat denez. Eta, «ustezko abusuak» behin eta berriz erabiliz, biktimaren sinesgarritasuna zalantzan jartzen jarraitzen dute, aitorpenak dauden aldiro.

Hain zuzen, atzoko adierazpenetan ikusten diren mekanismoak ikertu dituzte EHUk, UOCk eta UBk elkarlanean: biktimen mina sakona eta iraunkorra da, eta mina ukatu diete, isildu, hain justu pertsona zaurgarrienak direlako jomuga. Elizak defentsarako jarrera du: ezin denean agerikoa estali, kasu bakanak direla esaten du, eta izen ona gordetzea gailentzen da adingabeen eskubideen gainetik. Barkamena? Zertarako balio du?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.