mikel p ansa
HIZPIDEAK

Berriz hastera

2021eko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Tubacexeko nagusiak ez dira eroso egongo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emaniko epaiarekin. Amurrioko eta Laudioko lantegietako 129 langile kaleratu nahi zituzten, eta orain berriro lanean hartzera behartuak daude, printzipioz. Helegitea jartzeko asmoa dute jabeek, eta Espainiako Auzitegi Gorenera eramango dute auzia, han hobeto ulertuko dituzten esperantzarekin. Ez zaie zentzuzkoa iruditu Auzitegi Nagusiko epaileen ebazpena; uste dute ez dutela aintzat hartu gasaren eta petrolioaren sektorearen egoera. Eta egia da sektorea gaizki dagoela, baina ez da oraingo kontua, eta aspaldi sumatu zitekeen sektore horren bilakabidea ez zela goranzkoa izango. Epaileei leporatu dieten hori bera lepora dakieke jabeei: ematen duela ez dakitela sektorea nola dagoen; alegia, har zitzaketela neurriak lehenago. Baina kaleratzeak pandemia aldian egin nahi izan dituzte, eta epaileek gogorarazi diete pandemiako krisialdiak ezin direla erabili aitzakia gisa kostuak era horretan murrizteko. ITP Aerori ere gauza bera erantzun zion auzitegi bereko sala berak, eta kaleratzeak justifikatzeko zailtasun bat erantsiko die garaiotan hori pentsatzen ari diren nagusiei. Hori bai, boto partikularrak dituzte ebazpen horiek, eta ikusteko dago zer pisu izango duen horrek Espainiako Auzitegi Gorenean. Edozein moduz, Tubacexeko langileak eta nagusiak ezin dira ebazpen horren zain egon, eta hutsetik hasi beharko dute enpresa eta enplegua bideratzeko zintzoki negoziatzen. Guztien hobe beharrez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.