inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Sindikatuen deiadarra

2022ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua harrituta azaldu da hezkuntzako sindikatuek atzo iragarri zuten greba deialdiarekin. «Greba prebentibotzat» jo du, hezkuntza akordioaren inguruko eztabaida ez delako amaitu. Hain zuzen ere, oraingoz eztabaidatzen ari diren zirriborroarekin duten ezadotasuna agerian utzi nahi dute ELAk, Steilasek, LABek eta CCOOk. Sare publikoa ardatz izango duen sistema bat eskatu dute lau sindikatuek, «egungo eredu duala» gainditzeko. Egitura horrek esparru orokor bat ezarri beharko luke itundutako eskolak publiko bilakatzeko.

Alderdiak lerro batetik doaz, eta EAJren, PSE-EEren, EH Bilduren eta Podemosen arteko akordio posible bat jarri dute helburu gisa batzuek eta besteek. Baina beste lerro bat dago, eta gizarteari dagokio. Alderdien eztabaida konplexua bada, are eta korapilatsuagoa da gizartearena. Edonola ere, bi adostasun puntu nabarmen uzten ari dira hezkuntzako eragile gehienak: batetik, ezin dela jarraitu eskola publikoak eta pribatuak berdintzen dituen sistema honekin; eta, bestetik, euskararen murgiltzea bermatu egin behar dela.

Alderdiek asko findu beharko dute, euren artean ez ezik, sindikatu eta eragileekin ere ados jartzeko. Hezkuntzako itunean aintzat hartzeko moduko eragile izango direla erakutsi dute sindikatuek, grebarako deiadarra joz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.