inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Zuloan sakondu

2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren iritziz, Europako Kontu Auzitegiak AHT lineen inguruan egindako txostenari erantzuteko modurik onena litzateke euskal Y-aren obren erritmoa azkartzea. Ekintza burutuen politika, alegia, Europako kontulariek egindako kritikek atakan jarri dutelako egitasmoaren beraren justifikazio ofiziala. Izan ere, agerian utzidute euskal Y-a ez dela errentagarria izango, erabiltzaile potentzialik ezean ezin izango direlako iritsi gutxieneko bidaiari kopurura.

2006an hasi ziren euskal Y-a eraikitzen, 2010ean bukatzeko asmoz. 2023an bukatu nahi dute orain, 13 urte beranduago. 4.200 milioi eurokoa zen hasierako aurrekontua, eta Europako txostenak 5.700 milioikotzat jo du orain. Hau da, %35eko gainkostua aurreikusi dio proiektuari.

Beraz, Europako txosten ofizial baten arabera, euskal Y-a defizitarioa, garestia —kilometroko 32 milioi euroko kostua du, Europako 25 milioikoaren aldean— eta mugaz gaindiko loturarik gabekoa izango da, Frantziak jarraipenik ez diolako emango Bidasotik harantza. Hots, Europako trenbide lineei txostenak egotzitako gaitz guztien jabe da Euskal Herriko tren lasterra. Egoera horretan, gutxienez, zilegi litzateke galdetzea ea erantzun posible bakarra ote den zuloa sakontzen tematzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.