jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Politikaren minda

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Minda tratatzeko egin behar zuten, baina plantak ez zuen mindarik jaso; bai, ordea, 10,2 milioi euro, publikoak, herritarrenak, garbi-garbiak, tratamendurik behar ez zutenak. Karrantzako minda plantaren bultzatzaileek, baina, euroak jaso eta tratatu egin zituzten. Nola? Aurrena lur desegokiak erosi zituzten; gero, ikusita lurrak ez zirela egokiak, proiektuaren bultzatzaileetako baten lurrak erosi zituzten; egin gabeko lanengatik aldez aurretik ordaintzen zuten... Hamar milioi euro desagertu ziren, eta gehiago izan zitezkeen, diru publikoaren iturria etenik gabe irekita egongo zela uste baitzuten. Karrantzako minda plantarekin gertatutako guztiak diru publikoa eskatzeko, kudeatzeko eta gastatzeko modu bat erakusten du, eta baita diru publikoa emateko eta ez kontrolatzeko modu bat ere. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak proiektuaren bultzatzaileak zigortu ditu, horietako batzuk EAJko ordezkariak, proiektua porrotera eramateagatik. Zigor prozedurak zabalik jarraitzen du, bidegabeko jabetzeagatik, agiri publikoak faltsutzeagatik eta funtsak bidegabeki erabiltzeagatik. Eta Karrantzako minda plantarena ez da salbuespena, badira adibide gehiago.

Eta etzi, akordiorik lortu ezean, De Miguel auzia epaitzen jarraituko dute. Politikak eta politikariek behar dute minda planta bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.