jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Elektrikara

2018ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Ez da erraza argindarraren faktura ulertzea, zer eta zergatik kobratzen duten. Eta zuri eta beltzezko hizki eta zenbakiek eta koloretako grafikoek osatzen duten nahas-mahasa ulertuta ere, ez da erraza ulertzea zergatik hain oinarrizkoa den zerbitzu bat antolatzen duten hain modu korapilatsuan eta zergatik funtzionatzen duen hain modu opakuan eta logikarik gabean. Herritarren logikarik gabe, esan nahi baita. Nahita, nola bestela, bezeroak ordaindu dezan, isilik ahal bada, fakturan ikusten duen kopuru nagusia nolabaiteko logikaren emaitza dela pentsatuz.

Espainiako Gobernuak zenbait neurri iragarri ditu, argindarraren faktura arintzen saiatzeko. Adabakiak. Benetan behar dena argindarraren sektorearen eta merkatuaren sakoneko eta benetako erreforma baita, betiko energia enpresek osatutako oligopolioak urteetan metatutako pribilegioak galtzeko eta urteetan puztutako kostuak merkatzeko. Herritarrari, argindar kontsumitzaile izateaz gain, behar duen argindarraren ekoizle izatea ere errazteko. Argindar enkanteak logikoagoak eta gardenagoak izateko. Jada ordainduta dauden energia azpiegiturak (nuklearrak, hidroelektrikoak) berriro ordaintzen ez jarraitzeko. Energia berriztagarrien aldeko benetako apustua egiteko.

Horrek, baina, energia enpresei mesede egitean baino gehiago, herritarrengan pentsatzea eskatzen du, elektrikararen beldurrik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.