HIZPIDEAK

Pinudiak salbatzera

Iñaki Petxarroman -

2018ko urriak 12
Pinudiak salbatzea. Edo hilzorian egon daitekeen intsinis pinuen monolaborantza ahalik eta gehien iraunarazteko plana aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta hiru diputazioek. Kobre dioxidoz osatutako pestizidez tratatuko dituzte xingola marroiaren gaitzak jotako pinuak, eta onddoei erresistenteak zaizkien koniferoak bilatzeko ahalegina egingo dute.

«Basogintza gure mendietatik desagertzea saihestu nahi dugu», azaldu du Gipuzkoako diputatu Ainhoa Aizpuruk, planaren helburuaz ari zela. Kontua ez da, baina, basogintza desagertzen uztea. Kontua da zer-nolako basogintza lehenesten den eta zertan erabiltzen diren erakundeen baliabideak. Eta Jaurlaritzak eta hiru diputazioek aurkeztutako planak helburu nagusi bat du: egurraren ustiaketa produktibista eta espezieen monokultiboa salbatzea.

Baina badira beste eredu batzuk ere. Egur ustiaketa ez da bateraezina naturatik gertuko basogintza lantzearekin. Ekoizpenera bideratutako konifero sailek gehiegizko pisua dute Bizkaian eta Gipuzkoan. Eta bertako espezieetan oinarritutako jatorrizko basoak hutsaren hurrengoa dira ia. Pinudien gaitzak panorama hori irauli eta orekatzeko aukera ezin hobea jarri du mahai gainean. Eta aukera galdu daiteke, berriro, erakundeek ez baitute ikusi ere egiten bertako espeziez osatutako basoek aukera bat merezi dutela. Aukera bat behintzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna