jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Laborategiko saguak

2018ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Europako kultur hiriburu izan zen Donostia 2016. urtean. Tabakalerako Ubik sorkuntza laborategian, ordea, urte horretan murrizketa batekin hemezortzitik hamabira murriztu zituzten aurreko urteko prestaketa lanetatik han ari ziren bitartekariak. Hori gutxi ez, eta, hasieran irekiera orduak ere murriztu zituzten arren, 2017an berriro zabaldu zuten ordutegia. Langile gutxiago, lanordu gehiago; iritsi da 2018a, eta bitartekariek nahikoa dela esan dute.

Ez da lehen aldia, zoritxarrez, kultur azpiegitura bateko langileek euren lan baldintzez ohartarazten dutela. Hala egin zuten duela bi urte Bilboko Arte Ederretako Museoko langileek eta Guggenheimekoek. Tabakalerakoen salaketak mahai gainera dakar berriro kultur edukiontziaren eta edukiaren arteko desoreka. Ez baita ahaztu behar bitartekari horien ezagutza ere badela sorkuntza laborategi horren ondare.

Baina, dirudienez, erakundeak ez ditu kezkatzen Ubik ireki eta hiru urtera hasieran zeuden hemezortzi horietatik lauk bakarrik jarraitzeak hor lanean. 2016an, murrizketa egitea zen garrantzitsuena. 2017ko garrantzitsuena irekiera ordutegia handitzea zen. 2018an, Donostiako Tabakaleran sorkuntza laborategi bat dagoela esatea zen garrantzitsuena. Bitartekariak, antza, laborategiko saguak dira, eta muturrera eramateak, horrek ez, ez du inporta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.