Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bitartekaritza

2019ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Iñigo Urkulluk esana du auzi politikoek irtenbide politiko hitzartuak behar dituztela, eta politikaren judizializazioa dela Espainiako Estatuaren auzi politikoak konpontzeko ezintasunaren ondorioa. Horixe bera pentsatzen du Carles Puigdemontek, eta egoera desblokatzeko bitartekari aritzeko eskatu zion Urkulluri —erreferendumaren zurrunbiloaren erdian hizketan zebiltzan-eta Urkullu eta Rajoy eskumenak eta aurrekontuak tarteko—. Urkulluren egitekoa zen alde bakarreko prozesua edota 155.aren aplikazioa eragoztea, Gorenean aitortu duenez. Kataluniako presidente ohiak azkenera arte elkarrizketarako izan zuen prestasuna nabarmendu du, eta, aldiz, Rajoy entzuteko prest zegoela beti, baina «inolaz ere ez» bi aldeen artean elkarrizketa batean parte hartzeko.

Akusatuen defentsak eskatuta, txukun eta zehatz aritu da Urkullu auzitegian, agerikoa dena indartzen: katalanak elkarrizketaren alde agertu direla beti; ordea, Rajoyk ez zuela bermerik eman 155.a ez aplikatzeko, bozak aurreratzearen truke. Eta berriz ere abiapuntura: ez baldin badago auzi politikoari irtenbidea emateko gaitasun politikorik, zein da bidea? Jaurlaritzako lehendakariak aitortu duenez, «inolaz ere» ez zuen aztertu Rajoyrekin erreferendum bat negoziatzeko aukera, katalanen %80entzat baino gehiagorentzat bidea hitzartutako galdeketa bat egitea den arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.