mikel p ansa
HIZPIDEAK

Flotagailu hau zulatua dago

2019ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Erabaki arriskatua hartu du UPNk. Ordu honetan, Alderdi Popularrarekin aliantzak egiteak ez du ematen oso negozio errentagarria. Duela zortzi urte, PPk 23.500 boto pasatxo atera zituen Nafarroan, eta duela lau urte, 13.289. Non galdu ziren boto horiek guztiak? Ba, Ciudadanosek hartu zituen 9.993 horietan, batez ere. Gero ikusiko da zer gertatuko den, baina, inkesta guztietan PPri ematen ari zaizkion datu kaskarrekin, ez litzateke harritzekoa izango popularrak 10.000 botoetatik behera gelditzea Nafarroan, eta hortik dator parlamentuan ez sartzeko arriskua ere. Boto guztiak beharko ditu eskuinak Nafarroan gobernatu nahi badu, eta, hori baino gehiago, boto guztiek eman ditzaketen ahalik eta diputatu gehienak. Duela lau urte ere horixe gertatu baitzen: Ciudadanosek 10.000 botoetatik behera gelditu eta lortu ez zuen diputatu horretan egon zen aldaketaren gobernua osatzeko zirrikitua. UPNk flotagailu bat eman dio PPri, beraz, 10.000 boto horiek ez daitezen zaku hutsera erori. Baina UPNk erabakia hartu zuen bileran; lautik batek eman zuen kontrako botoa. Eta orain PSNk UPNri oharra egin dio: ez duela koaliziorik osatuko PPrekin. Hortaz, gobernatzeko aukerak ondo murritz geratu zaizkio Javier Esparzaren alderdiari. Boto zipitzik ere ez galtzeko apustua egin du, baina UPNk ezin gobernatzeko baldintzak sor diezazkioke bere buruari. Betiere, PSNk bere hitzari eusten badio, bistan dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.