inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Costillas Rituerto

2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Zaballako espetxean hil den azken presoak, Jonathan Costillas Rituerto gasteiztarrak, 24 urtezituela eman zuen azken hatsa, horma artean. Nekez jo daiteke naturaltzat espetxean gertatzen den heriotza bat, eta hilabete bakar batean hiru izan dira Arabako espetxean. Espetxe sistemaren porrot hirukoitza, beraz, horren denbora epe laburrean.

Senideei, gaztearen heriotzaren berri emateko deitu zietenean, epaitegira joateko eskatu zieten. Hara iritsi zirenean, itxita topatu zituzten ateak, eta inork ez zien eman horren inguruko azalpenik. Ondoren, bost egun pasatu behar izan dituzte euren senidearen gorpua ikusi ahal izateko, eta, oraindik, administrazioak ez dizkie itzuli haren objektu eta ondasunak.

Inork ez die eskaini halako trantze gogor bat leuntzeko balio lezakeen laguntza psikologiko profesionalik. Inork ez die eman euren senidearen heriotzaren inguruko informazio zehatz eta xeherik, ezta eduki zitzaketen zalantzak mediku batekin argitzeko aukerarik ere. Preso hila ikustera joan zirenean errespetuzko eta enpatiazko traturik ez dutela jaso ere azpimarratu dute. Asko esaten dute ñabardura horiek guztiek indarrean dagoen espetxe sistemari buruz. Heriotzaren inguruko prozedura halakoa baldin bada, irudikatu daiteke nolakoa den bertan bizi diren presoen egunerokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.