inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Tentsio aro luze batera

2019ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ehunka mila lagunen protesta ikusgarriak egiten ari dira Katalunian Auzitegi Gorenak buruzagi independentistei ezarritako zigorren aurka. Aste osoko protesta andanari ginga jarri zioten atzoko greba orokorrean antolatutako ekitaldiek eta Askatasunaren Martxaren amaierak. Mobilizazio horien subjektu esanguratsuetako bat Tsunami Demokratikoa izan da, eta, estatuari eragin dion ezinegonaren seinale, ekin diote haren aurkako jazarpenari. Atzo Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak haren webgunea ixteko agindu zion Guardia Zibilari, mugimendu horren ekintzetan «terrorismo delituaren zantzuak» ikusi dituelako.

Espainia krisi politiko sakonean murgildu liteke Kataluniako arazoari irtenbide txukunik eman ezean. Eta errepresioaren bidetik, tentsioa eta ezegonkortasuna besterik ez du ereingo. Madrilek baditu tresnak zigorra eta errepresioa zabaltzeko. Baina, atzo kaleetan agerian geratu zen moduan, katalanen haserrea pizteak ez du zertan irtenbiderik egokiena izan Espainiarentzat. Independentistak ez izan arren Poliziaren eta justiziaren jarduerarekin bat ez datozen sektoreak ere zabalak dira Katalunian. Eta haiekin liskartzeak epe luzeko babesak galtzea ekar diezaioke. Terrorismo kontzeptuaren erabilera okerra egiteak, adibidez, on baino kalte handiagoa egin diezaioke horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.