inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Etengabeko samina

2019ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Espetxean 15 urte zeramatzala antzeman zioten minbizia Jose Angel Otsoa de Eribe euskal presoari, gaitza askoz ere lehenago hasi bazitzaion ere. Geroztik, hau da, 2015. urtetik, hainbat aldiz eskatu zuen hirugarren gradua, gaixo larri bati dagokion eskubidea izanik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak aurtengo udan eman zion aukera hori, baina beranduegi zen. Presoaren gaitza okertua eta zabaldua zegoen ordurako, eta, kalean egonik ere, maite zuten senide eta lagunen babesa izanik ere, ezin izan du gaitza gainditu. Espetxean gaixo eman zituen lau urte horietan eduki bazuen aukera bera, agian Otsoa de Eribe bizirik legoke oraindik.

Espainia «demokrazia sendoa» dela diote hango agintariek lau haizeetara. Besteak beste, espetxearen funtzio nagusia presoak gizarteratzea dela. Alabaina, praktikak erakusten du gauzak ez direla horrela. Aste honetan jakin da Jon Enparantza abokatua Zaballatik Madrila urrundu dutela eta senideek bost egun igaro dituztela haren berririk jakin gabe. Bost hilabeteko zigorra bete behar du Enparantzak, eta harekin izaten ari diren jokabideak, guztiz ezohikoa ez izanik ere, ongi azaltzen du sistemaren ankerra eta helburu zigortzailea. Bestela, ulertezinak lirateke halako zigor erantsiak. Eta iraganekoa litzateke espetxeetatik datorren etengabeko samina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.