Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Kea

2020ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Bilera bat. Oihartzun handikoa, eta, batez ere, halabeharrezkoa. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Quim Torra Kataluniakoarekin eseri behar izan du —Kataluniako presidentea bera baita, inork zalantzarik balu —, eta biek gidatuko dute datorren bilera, presidente diren aldetik.

PSOEk derrigorrez eutsi behar dio ERCk baldintza gisa jarri dion negoziazio mahaiari, eta orain, ez gero, Espainiako Gobernua hankaz gora jarri nahi ez badu, ERC ezinbestekoa baitu aurrekontuak onartzeko. Errepublikanoak ez dira atzoko bileran izan, baina Moncloarekin ari dira mahai hori nork osatukoduen xehetzen, eta nola. ERCk exijitudu — kanpora begira behintzat— mahaiak emaitzak eman behar dituela. Bestela, ez dago aurrekonturik.

Baina katalanak banatuta daude, interesak neurtzen, eta hauteskundeak ate joka. Madril baldintzatzen dutela erakutsi arren, bilerak egin ditzakete, eta aurrerapauso gisa saldu keinuak direnak. Besterik egin lezakete? Madrilek ikusiko du zer egin bozetatik aterako den gobernuarekin. Bien bitartean, kea.

Eta aldarte ona, Sanchez elkarrizketarako prest baitago, eta, jakina, hitz egitea meritua da Espainian, baina beti marra gorrien barruan: judizializazioa saihestuko dute, baina botere judizialaren erabakiak errespetatuz; autodeterminazio erreferendumak erabateko betoa izango du, eta ez da bitartekaririk onartuko. Hitz egin bai, baina zertaz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.