Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Hasi du kanpaina

2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu eta bosgarren egunean egin du agerraldia Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak. Jende asko zegoen Urkulluk zerbait esateko zain; Zaldibarren gertatutakoaren larritasunak lehenagotik eskatzen zuen haren agerraldi bat. Baina ez da Zaldibar izan haren agerraldiaren arrazoia. Joan den asteko asteazkenetik bueltaka zebilen beste gai batek eraman du komunikabideen eta gizartearen aurrera: hauteskunde aurrerapena. Apirilaren 5ean egingo dira bozak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Hasi da, beraz, lasterketa. Kanpainaurre motza izango da, martxoaren 20an hasiko baita kanpaina, eta alderdiek denbora aprobetxatu beharko dute lehendakaritzarako lasterketa horretan. Urkulluk berak egin du lehen urratsa. Hauteskundeak iragarri eta ordubetera, Zaldibarko luiziaren ondorioak koordinatzeko batzordearen buru jarri da. Atzo arte desagertuta egondako beste hainbat agintarirekin batera egin du eguneko bigarren agerraldi hori: tartean, Iñaki Arriola Ingurumen sailburua eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia.

Berandu iritsi da lehendakariaren erreakzioa; hasiera-hasieratik gaiaren gainean egon direla esan arren, krisia ezin okerrago kudeatu da. Kanpaina martxan da, ordea, eta hor jarriko dituzte orain indarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.