Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Salbuespen egoera bat

2020ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Ezin dugu jarraitu orain arte bezala bizitzen. Salbuespenezko egoera bat da hau, eta jende guztiak bere ardurak bete behar ditu». Horixe atzo Bruselatik iritsitako mezua, estatu kideei koronabirusari atea ixteko «neurri gogorrak» eskatzekoa. Urruneko oihartzun gisa sentitzen zen koronabirusaren mehatxua orain gutxi arte; baina, mehatxua gerturatu ahala, oihartzuna oihu ozen bihurtu da, eta mehatxua, larrialdi orokor bat.

Hala, joan den astera arte urrun ikusten ziren neurriak Euskal Herrira iristen hasi dira: kirol jarduera guztiak ateak itxita egiteko agindua, ez bidaiatzeko eskaera, ikastetxeak eta adinekoen zentroak ixtea, telelana sustatzea, ekitaldi jendetsuak saihestea...eta neurri horietako batzuek gaitzarekin kutsatzeak berak baino ezinegon eta kezka handiagoa sortzen dute askorengan. Ezinegon hori Gasteizen zabaldu zen herenegun, atzo hasita 53.000 ikaslek ez baitute eskolarik izango hurrengo hamabost egunetan. Hori bai bizimodu aldaketa. Eta arazo handi bat mahai gainean: zaintza —ez soilik umeena: baita adinekoena ere, egoera honetan haiek baitira zaurgarrien—.

Abiadura bizian ari da egoera aldatzen, okertzen, eta orain Gasteiz aldean gertatzen ari dena beste lurraldeetara ez zabaltzeak izan beharko luke lehentasuna. Galdera da ea hartutako neurriak aski gogorrak izango diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.