Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Tematuta

2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Bozak uztailean egin nahi zituela iragarri zuen Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, eta uztailean egingo dira, uztailaren 12an, hain zuzen ere. Nahikoa arrazoi egon daiteke hauteskundeak uztailean egiteko —noski, adituekin kontrastatuko zuten eguna erabakitzeko—, eta agerikoa da osasun krisia hobera egiten ari dela. Itxura du, hala ere, uztailean egiteko tema moduko bat izan dela hasieratik. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zero fasetik lehenengo fasera igarotzeko erabilitako erdibideko formula; Madrilen, alarma egoeraren luzapena babesteko, kogobernantza delakoa ezinbesteko baldintza gisa jartzea; oposizioko alderdiekin elkartu, haiek esandakoa «entzun», baina hauteskundeetara deitzeko eskumena soilik lehendakariarena dela hainbatetan azpimarratzea; eta, azkenik, atzo bertan, alerta sanitarioa gainditutzat ematea —saihetsezina da erabaki hori eta bozetarako eguna zehazteko erabakia lotzea—.

Presak, premiak eta temak gorabehera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailaren 12an egingo dira —betiere osasun krisiak okerrera egiten ez badu—, eta kanpainaurre betean sartuko dira alderdiak gaurtik aurrera. Bi galdera sortzen ditu, gutxienez, deialdiak: batetik, nola bermatuko zaio segurtasunez bozkatzeko eskubidea herritar orori? Eta, bestetik, kanpaina berdintasunez egiteko modua izango al dute alderdi guztiek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.