HIZPIDEAK

Loroak ez du ikasi oraindik

Martxelo Otamendi Egiguren -

2020ko uztailak 7

Eliza katolikoak 1995eko irailean Ricardo Blazquez Bilboko gotzain izendatu zuenean oso haserre agertu ziren jeltzaleak izendatu berriak ez zekielako euskaraz. Orduko buruzagi batek -ez orduan eta ez gaur euskara ez dakienak- «loro zaharrak ez du ikasten» esapidea erabili zuen izendatu berriari iseka eginez.

Blazquez Bilbora iritsi eta lau urteetara, 1999an, EAJk euskaraz ez zekien zuzendari nagusi bat aukeratu zuen EITBrako. Alegia, ETB1en eta Euskadi Irratian esaten zutena ulertzen ez zuena.

Blazquez Bilbora iritsi eta 24 urtetara, iaz, Urkullu lehendakariak euskaraz ez zekien, eta ez dakien, osasun sailburua aukeratu zuen. Sailburu horrek, logikoa denez, sekulako presentzia publikoa eduki du Covid-19ak eraginda;eta euskarazko medioetan atera ahal izateko esaldi irakurri batzuk gora behera, erabat gaztelaniaz aritu da.

Igandean hauteskundeak dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Gasteizko Legebiltzarra aukeratu eta, ondorioz, lehendakaria eta sailburuak izendatzeko. 2020an egonda, Blazquez Bilbora iritsi eta 25 urteetara, alderdi abertzaleek konpromisoa hartu beharko lukete ez dituztela euskaldunak ez diren sailburuak eta goi kargudunak izendatuko.

Zertarako horrenbeste txapa jantzi paparrean gero benetan eraginkorrak izango diren neurriak hartzeko orduan nahiko sendotasunik ez badago?

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

18 kasatzeman dituzt azken ordueta Zangozan. ©Iñigo Uriz/FOKU

Beste neurri batzuk hartuko dituzte Zangozan

Berria

Azken orduetan, 18 positibo atzeman dituzte han. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 156 positibo izan dira.

Kaltzda Zahar eguneko zenroa, Bizkaian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Eguneko zentroak irekiko dituzte gaur Araban

Berria

Zahar etxeetako murrizketek abuztuaren 9ra arte jarraituko dute indarrean.

Basurtuko erietxearen kanpo aldean ostiralean hasi ziren PCR probak egiten. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

Berriro ere berrehun positibo baino gehiago egun bakarrean: 255

Mikel P. Ansa

Bezperan baino 39 kasu gutxiago detektatu dituzte azkeneko 24 orduetan, baina berrehuneko langatik gora jarraitzen dute eguneko kasu berriek. Nafarroak osasun arreta indartuko du.

Emakume bat Zisjordaniako Bani Naim herrian maskarak saltzen, hil hasierako irudi batean. ©ABED AL HASHLAMOUN / EFE

Palestinako kasuek gora jarraitzen dute, neurriak gogortu arren

Ander Perez Zala

PANek 11.000 positibo baino gehiago baieztatu ditu, eta haren diru sarrerak %80 txikitu dira

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna