inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Zaldibar eta erantzukizun politikoak

2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Epaileek erabakiko dituzte Zaldibarko zabortegiaren amiltzearen gaineko erantzukizun penalak. Horretan, besteak beste, baliagarri egingo zaie Ertzaintzak prestatu duen txostena, zeinean frogatutzat jo duten Verter Recycling 2002 SMk bazekiela egonkortasun arazoak zeudela instalazioan, eta uko egin ziola haiek aztertzeari. Areago, zabortegiaren lan erritmoa eta kamioien joan-etorria handitu egin zuen, ezegonkortasunari buruzko zantzuak eduki arren.

Jaurlaritzak ere bazekien, 2015etik, lurra mugitzen ari zela. Ondoren gertatu zenaz akaso ez zuen informazio guztia jaso, baina hari zegokion zantzuei heldu, eta segurtasunean egon zitezkeen arriskuei adi egotea, zabortegiaren kudeatzaileen balizko kudeaketa okerrak ondorio larririk ez izateko.

Nolanahi ere, arlo judiziala alde batera utzita, gizarteak jakin nahi du zer gertatu zen Zaldibarren, eta zer esku hartze izan duen (edo ez duen izan) zabortegiaren segurtasunaren azken arduradun den administrazioak. Oposizioko alderdiek ikerketa batzorde bat osatzeko eskatuko diote parlamentuari bihar, eta ezezkoa erantzungo diela iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Eta erantzun horrek oraindik zalantza gehiago sor ditzake egon daitezkeen balizko erantzukizun politikoen gainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.