martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Kopuruak eta errealitatea

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Ekonomia bizkortuz lanpostuak sortzeko Berpiztu egitasmoa aurkeztu zuen herenegun Eusko Jaurlaritzak. Bi datu nagusi eman zituzten agerraldian: 13.000 milioi euro datozen lau urteotan, 135.000 lanpostu sortzeko. Alegia, 100.000 euroko inbertsioa lanpostu bakoitzeko.

Aurreko legegintzaldietan ere aurkeztu izan ditu jite bereko egitasmoak Jaurlaritzak. Kopuru handiak, asmo erraldoiak. Bete ote dira duela lau urte iragarritakoak? Zein neurritan? Eta bete ez badira, zergatik ez diren bete jakin beharko genuke, arrakasta agindu zuen erakundeak berak jakinarazita, edo oposizioak kontrol zorrotza eginda Eusko Legebiltzarrean. Baina iragarpen horien betetze maila neurtu egin behar da aldiro, hori delako oposizioaren zeregin nagusietako bat.

Atzo jakin genuen Durangoko Plateruena kafe antzokia itxi egingo dutela urte bukaeran, lehenagotik bizi zuen egoera ekonomiko txarrari pandemiak eragindako jardunaren moteltzearen galera erantsi zaiolako. 2004an Berbaro taldeko kideen bultzada eskergaz jaio zenetik, euskal kulturaren ikur berrietako bat izan da erabilera askotariko areto hori; kultur agerpen askoren agertoki.

Kultura ere ekonomia dela aldarrikatu du askotan sektoreak, are ozenago COVID-19aren garaiotan. Iritsiko ahal da Plateruenara atzo Eusko Jaurlaritzak iragarrirako diruaren zati ñimiño bat...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.