mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Egonkortasun termometroa

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Irudi zinez bitxia izan zen atzo Binakako Txapelketako finalerako pilota aukeraketakoa. Hiru pilotari, lau izan beharrean, eta lan gatazka baten itzalpean, jokatuko ote den jakin ezinda. Ez da pilotaren kontua soilik. Baskoniak ere ezin izan du jokatu Euroligako partida bat; gizonezkoen Italiako Giroko etapak azkenak izateko arriskuarekin abiatzen ari dira; futboleko goiko mailako lehiaketak estadioak irekitzeko planak ari dira egiten, eta aurten gibelatutako Olinpiar Jokoak heldu den urtean egin ahalko diren eztabaidagai da oraindik. Eliteko kirola, gizartearen bilakaerari paraleloan joan ohi zaion mundu hori, entretenimendu industriaren hagitz parte inportantea hartzen duen hori, hari fin batetik zintzilik.

Herritar anitzek ere ez lukete bizitzako gauzarik inportanteenen zerrendan sartuko. Are gutxiago negozio eredu zalantzagarri gisa eratuta dauden jardueren kasuan. Baina, behaketa ariketa soil baten gisan hartuz gero, nolabaiteko egonkortasuna neurtzeko termometro bat izan daiteke eliteko kirolaren egutegia. Bi mundu gerretara edo bertze gerra batzuetara jo behar da lehiaketa ospetsuenetan hausturak topatzeko. Krisi ekonomikoak, gatazka armatuak, tentsio sozialak...: guztiaren gainetik iraun dute goi mailako torneoek mundu zabalean, hamarkadetan, normalak ez ziren egoerekin paraleloan. Pandemiak koloka paratu du sistema oso hori. Ez da belaunaldi anitzek ikusi duten kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.