Albistea entzun

HIZPIDEAK

Berezkoa eta bereizia

Mikel Rodriguez -

2020ko abenduak 4 - @MikelR28

Bertze abenduaren 3 bat joan da. Euskara eta Nafarroa, Nafarroa eta Euskara. Frantzisko Xabierkoa bien parte. Hilzorian zela, Asia urrunean, ingurukoek ulertu ez omen zioten hizkuntza batean mintzatu zena, kondairaren arabera. Gaur egun nafarrek ezagutzeko betebeharrik ez omen duten hizkuntza omen zen, Frantzisko Xabierren sorterrian mintzatzen zena.

«Lingua navarrorum hitz egiten duen pertsonak lanak baditu gazteleraz irakurri eta ulertzeko, arazo bat du, Nafarroako eremu ez-euskalduneko hizkuntza ez baitaki». Anichu Aguera Navarra Suma koalizioko Tuterako zinegotziak argitu zuen hori joan den astelehenean. Nafarroa Garaiko eremu euskaldunekoak ere erantzun liezaioke horrela Aguerari, baina ez litzateke berdinen arteko eztabaida bat izanen, ez-euskaldunekoena omen den hizkuntza betebehar baita eremu euskaldunean. Eta, paradoxa biribiltzeko: euskara ez da betebehar eremu euskaldunean.

Izan ere, Nafarroa (Garaia) «erkidego berezko eta bereizia» da, Maria Txibite presidenteak Nafarroako Egunaren harira atzoko hitzaldi instituzionalean erran bezala. Nafarroa Garaiak hizkuntza eremuak ditu, baina Nafarroa Garaia ez da ez Belgika, ez Suitza. Hizkuntza komun eta natural batek osatzen dio bizkarrezurra Cortesetik Beraraino, eta gero dago bertzea, «berezko eta bereiziaren» aurka doana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hutsaren bahea
Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...