Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Unionistak eta gu

2021eko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Ez da sekretua Kataluniako independentistak mokoka dabiltzala 2017az geroztik. Gobernatzen ari direnek eman dituzte haserrea disimulatu ere ezin dutela egin erakutsitako adierazpenak; unionistek makina bat txalo egin dituzte. Elkarren arteko ezin ulertuek erremediorik ez dutela dirudien bakoitzean, ordea, piztu egiten da esperantzarako argitxo bat, unionisten unionismoari esker.

Espainiako Estatuak ondotxo aplikatzen daki Banatu eta irabaziko duzu printzipioa; Aznarren dizipuluek Julio Zesarren edota Napoleonen ondorengoek bezain ondo ikasi zuten mekanismoa, konponbideak bilatu beharrean. Sozialistek ere badakite horretaz zerbait, nahiz eta beste pose bat duten azkenaldian, baina estatua beti izango da banaezina haientzat ere.

Ez da harritzekoa Salvador Illaren erreakzioa: Kolon plazako irudiarekin konparatu ditu independentistak. Xehetasun bat: Josep Borrellekin egon zen erreferendumaren ostean unionistek denek bat egin zuten manifestazioan.

Eta haserre dago, akordioaz harago, erabakiak independentisten botoa aktiba dezakeelako, eta gehiengoa lor dezaketelako berriz ere: gobernatzeko.

Irakaspen bat da normaltasun autonomikoa inposatzeko zailtasunak dituztela Katalunian, zailtasunak zailtasun. Hemen ez bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.