inaki petxarroman
HIZPIDEAK

'Aritmetika arazoak'

2021eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Tapiak eta Leturiak ezagun egin zuten Aritmetika arazoak kantak zioen Euskal Herriak behar baino gobernu gehiago lituzkeela dauzkan erdiak balitu ere.

Aste honetan bete dira 40 urte Telesforo Monzon buruzagi abertzale historikoa hil zenetik, eta hark behin baino gehiagotan gaitzetsi zuen Frantziak eta Espainiak Euskal Herrian eragindako zatiketa. Egin egunkarian idatzi zuen El jarrón roto iritzi artikuluan, Monzonek zioen nahiago zuela «lorontzi osoa»—lurralde osoa adierazteko metafora zen hori— nahiz eta hutsik egon, ezen lorontzi puskatua, nahiz eta hamaika zati jaso eskuduntza paperetan bilduta.

40 urtean, sakondu baino ez da egin Euskal Herriaren zatiketa administratiboa. Eta urtebeteko pandemiak agerian utzi du horrek herritarrei nolako trabak sortzen dizkien egunero.

Erabakiak Madrilek eta Parisek hartzen dituzte, eta Euskal Herriko instituzioek haiek ezarritako bidetik ibiltzea baino ez daukate. Parisek urtarriletik ditu itxiak muga pasabide ugari. Inor gutxik daki arrazoia zein den: terrorismoaren aurkako borroka edo pandemiari aurre egitekoa. Nafarroako Gobernuak itxiera hori leuntzeko eskatu dio, herritarrei eguneroko bizitzan eragiten dizkien trabengatik. Itxiera hori ez duela luzerako espero erantzun dio Pirinio Atlantikoetako prefetak. «Zenbat gobernu ditu gaur Euskal Herriak»...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.