martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Adierazpena bi markotan

2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Zaila dauka atzo Aieteko jauregiko kanpoaldean ezker independentistak egindako adierazpenarekin oso balorazio ezkorra egin nahi duenak. Haren berri izan bezain pronto hasi ziren aireratzen ETAren biktima esanguratsuek adierazpena era baikorrean baloratuz egindako mezuak. Horrenbesteko irmotasunarekin iritsi ziren, ezen behartu egin zuten analisi azkarraren tituluan «ez-nahiko» jarri zuen analista beste titulu samurrago bat jartzera.

Harkaitz Rodriguezek eta Arnaldo Otegik aurkeztu zuten gogoetak pianoren tekla asko ukitzen ditu, nahiz, logikoa ere bada, ETAren biktimen teklari denok potentzia handiagoa jarri anplifikatzailean. 2012ko otsailean Kursaal areto betean ezker abertzaleko buruzagiak ETAren biktimekin eduki zuten jarrerarekin autokritiko agertu zirenetik —onartu zuten, besteak beste, ez zutela aintzat hartu biktima horien pairamena—, ezker abertzaleak alor horretan egin duen adierazpenik sendoena da. Antzekoak esanak zeuzkaten komunikabideetan egindako elkarrizketetan, baina atzokoak bi marko zeuzkan: denboraren markoa, eta lekuaren markoa. Hamar urte Aieteko Adierazpenetik, eta hura egin zen leku berean.

Gaur jakingo dugu Eusko Jaurlaritzak zer iritzi daukan atzoko esanei buruz. Biktima batzuek argi adierazi dute beren balorazioa. Zaila dauka Eusko Jaurlaritzak biktima horiek baino motzago geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.