jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Etiketa

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Dena delako produktua ekoizle ezagun bati erosiz gero, jakin daiteke, gutxi gorabehera, zenbat eta nola lan egiten duen, eta zer-nolako baliabideak dituen horretarako. Gehienek egiten duten moduan, produktua kaleko, saltoki handi bateko edota Interneteko denda batean erosiz gero, susmatu eta sumatu egin daiteke, produktuaren jatorriagatik, produktu motagatik edota produktuaren prezioagatik.

Etiketek ematen duten baino informazio gehiago ezkutatzen dute. Elikagaien kasuan, jakin daiteke nongoak diren, zer osagai dituzten eta zer azukre, gantz eta proteina proportzio duten, zenbaitetan elikadura semaforo eta guzti. Arropetan, non eta zerez eginak dauden, eta nola zaindu behar diren.

Hala ere, produktu gehienek ezkutatu egiten dute nork egin dituen eta zer-nolako lan baldintzatan. Langileek bidezko soldata jaso duten edo ez. Haien eskubideak errespetatu dituzten edo ez. Produktua ekoizteko zenbat natur baliabide suntsitu behar izan diren. Zeinek eta zer baldintzatan garraiatu dituen.

Tarteka, gertuko edo urruneko protesta edo lan gatazkaren batek ematen du zenbait produktu ekoizteko lan baldintza negargarrien berri. Eta agerian uzten dute, kontsumo ohiturak gero eta arduratsuagoak badira ere, gertuko eta urruneko produktu askoren atzean dagoen errealitate gordina, eta horiek ikusten ez dituen eta ikusi nahi ez dituen gizarte bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.