mikel p ansa
HIZPIDEAK

Trumpen garaipena

2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Trumpek irabazi du. Lerrook idazteko unean, botoen kontaketa bukatu gabe dago, eta litekeena da egunak behar izatea azken emaitzak jakiteko. Litekeena da auzia judizializatzea, duela hogei urte George W. Bushek Floridako emaitzak auzitara eraman zituenean bezala. Eta litekeena da, hala ere, Trumpek emaitzak ez onartzea. Baina berdin dio zer gertatu den: aurrerantzean ere AEBetako presidente izango den edo ez misterio bat da, baina Trumpek irabazi egin du.

Egia-ostea zer den esplikatzeko ezin zen adibide garbiagorik topatu. Tira, Bushek ere gezurrak erabili zituen Irak inbaditzeko; hura ere bazen egia-ostea, baina politika eta lobbyak bezain zaharrak dira gezurrak. Trumpek, ordea, beste maila batera eraman du egia-ostea. Herritar askoren haserrea eta ezinegona hartu eta gezurrak, erdi egiak eta apelazio emozionalak eginez haserre hori norbaiten aurka bideratzen trebeak dira Trump eta haren makineria komunikatiboa. Beltzen kontra. Zientziaren kontra. Klima aldaketaren kontra. Koronabirusaren kontra. Etsaia beti besteak dira, eta egiak ez dio axolarik.

Eta jokabide horren arrakasta gero eta agerikoagoa da. Trumpek garaipena aldarrikatzeko eginiko agerraldia sinistu egin zuten haren jarraitzaile askok; eta galduz gero egiazkoa bilakatuko da haien herra.

Horiek dira aro honen garaile berriak: beren usteak egia baino baliotsuagoak direla uste dutenak. Lehen ere garestia zen egia, eta ezinezkoa bihurtzen ari dira orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.