Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Eredugarri

2021eko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Gasteizera heldu ziren atzo Tubacexeko langileak, oinez, bezperan Aiaraldetik aterata. Greba mugagabearen 66. eguna zuten, baina jada herenegun lanik gabe geldituak ziren 134 behargin. Beren lanpostuak eta Aiaraldeko industria sarea defendatzeko borrokan aritu dira, borroka eredugarrian; maiz hain eredugarria izan ez den erantzuna jasoz. Ertzaintza oldartu zaie, hainbatetan bortizki, eta Eusko Jaurlaritzak behar besteko babesik ez diela eman salatu dute langileek. Urte kaskarra izan arren, azken urteetan Tubacexek zortzi milioi eurotik gora jaso ditu diru publikotik, eta aitortu du 240 milioi euroko likidezia duela eta zorra 2024ra arte atzeratzea lortu duela.

Zergatik, orduan, halako neurri drastikoak? Ezin zuten neurri arinagorik hartu? Pandemia aitzakia hartuta kaleratutako langileak dira Tubacexekoak, eta, tamalez, Euskal Herrian beste hainbat adibide ere izan dira azken urtean. Kaleratzeetan lagungarri izandako tresna, berriz, PPren lan erreforma.

Ezinbestekoa da lan erreforma hori indargabetzea. Hala agindu zuen Pedro Sanchezek 2014an PSOEko idazkari nagusi izendatu zutenean. «PSOEk egingo duen lehenengo gauza Rajoyren lan erreforma bertan behera uztea izango da». Orain, presidente izendatu eta urtebete baino gehiagora, Madrilek ezinezko jotzen du legea osorik indargabetzea, baina artikulu kaltegarrienak ere ez ditu mugitu; Tubacexen jazotakoa errepikatzeko atea irekita dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.