inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Txakurrak oinutsik

2021eko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Euskaltzaleek Baionako kaleak hartuko dituzte gaur salatzeko Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntz gutxituen legeari emandako aizkorakada. Haserrea eragin du Molac legeari egindako erasoak, eta Emmanuel Macron presidenteak berak erantzun behar izan dio haserre horri, murgiltze ereduan ari diren ikastetxeak babesten jarraituko duela hitzemanda.

Euskalgintza eta Ipar Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta kulturalen gehiengoak argi utzi du ez dela fio Frantziako agintarien hitzekin, eta ekintzak eskatu dituzte, besteak beste, hizkuntz gutxituen babes hori legez bermatzeko. Horretarako, baina, konstituzioa erreformatzea da biderik eraginkorrena, eta ez dirudi Macron bide horretan sartzeko prest dagoenik. Izatekotan, zirrikitu juridikoak bilatzen jarraituko du, besteak beste, Seaskako ikastolak hondamendira eror ez daitezen. Erantzun horrek, baina, berme gutxi eta zalantza asko eragiten ditu etorkizunera begira.

Nafarroan ere, PSNk ez du onartu Kontseiluak eta hizkuntz gutxituen aldeko beste hainbat elkartek aurkeztutako proposamena, besteak beste, Nafarroa osorako eskatzen duelako euskararen ofizialtasuna. Kongresuan PSOEk alde bozkatu bazuen ere, PSNk ez du babestu ekimen hori. Euskara, izatekotan, betiko zokoan nahi dute. Alde horretatik ez da salbuespenik: Euskal Herri osoan oinutsik dira txakurrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.