Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Diplomazia Saudi Arabiarekin

2018ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Saudi Arabia, armak, giza eskubideak, Mendebaldea, krisi diplomatikoa... hitz horiek borborrean dabiltza Jamal Khaxoggi kazetaria hil zutenetik. Mohamed bin Salman printzeak, zurrunbilotik ateratzeko, azkenean onartu du Atzerri ministro Adel al-Jubeirren bidez hilketa izan dela Istanbuleko Riaden enbaxadan gertatutakoa: «Akats izugarria», haren hitzetan, akats izugarri ñabardurarik gabea; izan ere, gobernuak ez omen daki zer gertatu den.

Mohamed bin Salmanen estutasuna ez da, ordea, itolarria, zalapartaz harago, gertatutakoak ez du-eta oraingoz ekintza esanguratsurik eragin, ez baitago Saudi Arabiaren kontrako zigorrik; ez dute enbaxadorerik bidali, ez dago gaitzespen oharrik gobernuaren aurka. Angela Merkelek iragarri du bere gobernuak ez duela armen esportazio «gehiago» onartuko hilketari buruzko zalantzak argitu arte. Europako Batasuneko gainerako herriei gauza bera egin dezatela eskatu die. Frantziak, Alemaniak eta Erresuma Batuak «gardentasuna eta ikerketa» eskatu dituzte ohar bateratu batean. Espainiak, berriz, «zuhurtziaz» jokatuko du, eta Donald Trumpentzat «gezurrak» egon dira, bai, baina printzea defendatu du. Gauzak aldatzeko aldagai berririk ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.