martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Inprobisazio zuritu ezinezkoa

2020ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Askotan onartu dugu oso zaila dela behin betirako neurriak hartzea aurrean daukagun arazoari buruzko oso informazio gutxi eta askotan kontraesankorra denean. Are gehiago arazo hori gure artean ezezaguna den birus bat bada. Milaka pertsonaren bizitza jokoan dago, eta neurriak azkar hartzeko premiak erabaki okerrak edo eznahikoak hartzera bultza ditzakete arduradunak. Horrelako kasuetan, zailtasunaren jakitun, herritarrak jarrera ulerbera eduki ohi du.

Baina atzo Espainiako Gobernuak erakutsi zuen arduragabekeria ezin da zuritu, erabakia ez baitzen erabat frogatu gabe dagoen osagai baten ingurukoa; aitzitik, azken asteotan asko gogoetatutako erabaki baten ingurukoa izan zen.

Espainiako Gobernuak aurreratu zuen 14 urte arteko umeek baimena edukiko zutela etxe inguruan txango txiki bat egitera ateratzeko. Betebeharrak ere zehaztera iritsi zen: heldu batekin lagunduta, distantzia gordeta, beste umeekin topo egin gabe, kilometro bateko eremuan...

Espektatiba handia sortu zuten etxe askotan; tamaina berean sortu zuen etsipena atzoko erabakiak: ateratzekotan, erosketak egitera soilik atera ahal izango ziren 14 urtez azpikoak, betiere heldu batekin. Herritarren artean erabakiak sortu zuen haserreak bertan behera uztera behartu zuen gobernu arduragabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.