martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Allen Zinemaldian

2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Espero zitekeen bezala, erabakia publiko egin bezain pronto piztu da eztabaida: Woody Allenek zabalduko du aurtengo Zinemaldia, Rifkin's Festival filmaren proiekzioarekin. Lehiaz kanpo eskainiko dute, baina Zinemaldia irekitzeko ohorea eskaini diote antolatzaileek, seguru jakinda erabakiak soka luzea ekarriko duela. Bi argudio nagusi daude Allen gonbidatzeko Zinemaldira. Lehena, Allenen zine ibilbide oparoa; eta bigarrena, estreinatuko duen filmak, Rifkin's Festival-ek, omenaldi moduko bat egiten diola Zinemaldiari berari; eta, filma Donostiako kaleetan errodatzeko baimena eman ziotenean udal agintariek adierazi zutenez, «Donostia munduan kokatuko duelako». Onerako edo txarrerako, ordea?

Allenek film hori Donostian errodatu zuenean izandako protestak ez ziren handiak izan; baina gauza bat da errodatzeko baimena ematea —ia derrigortuta zegokeen udala horretara—, eta beste bat nazioartean oso ezaguna den Zinemaldiaren ateak parez parez zabaltzea. Bigarren horretara ez zegoen Zinemaldia behartuta.

Bere alabari sexu abusuak egin izanaren salaketa larria dauka Allenek gainean, nahiz inoiz ez duten horregatik epaitu. Zer behar daukate, Zinemaldiak eta Patronatoko erakunde publikoek, Alleni absoluzio epaia emateko?

Nahi eta nahi ez, Zinemaldiak Alleni babesa eskaintzen diola ulertuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.