jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Sententzia

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Osakidetzak arriskuan jarri zituen bere langileak. Ez zien beharrezko babes materiala eman COVID-19aren izurritetik babesteko, eta, maskarak eta mantalak eman zizkienean, erabiltzeko, berrerabiltzeko eta garbitzeko irizpide okerrak jakinarazi zizkien, ez baitzituzten betetzen babes materialaren ekoizleek ezarritakoak. Alegia, kasu horietan babes materialak jada ez zuen babesten eta, beraz, arriskuan jarri zituen erabiltzaileak—Osakidetzako langileak—, eta baita haiekin harremana izan zuten pazienteak ere.

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoi eman dio, neurri handi batean, ESK sindikatuari —beste hainbat sindikaturen babesarekin egin zuen auzi eskea—. Arriskua «larria eta berehalakoa» izan zela dio sententziak. Egia da sententziak Osakidetzaren ardura arintzen duela, garai hartan materiala falta zelako eta salbuespen egoera zelako. Egia da sindikatuaren eskaera asko atzera bota dituela, bai, baina horrek ez du leuntzen onartutakoaren larritasuna.

EAEko Auzitegi Nagusiak sententzia batean jaso du langileek hainbat aldiz salatutakoa. Sententziaz haratago, azterketa sakon bat egin beharko da administrazioek izurriteari emandako erantzunaz. Zer, noiz, nola, zergatik... egin duten. Azalpenak eta informazioa eman beharko dituzte parlamentuetan. Eta ez, hauteskundeak irabazteak ez du esan nahi dena ondo egin denik eta azalpenik eman behar ez denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.