mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Izaera erradiala

2020ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Ura Ilargian eta pandemia Lurrean. Zientzia fikzioaren ohiko hariak istorio bat sortzeko. Pandemia, ordea, gai terrenala da, eta haren eraginak milaka milioika herritarri zuzenean ari die eragiten egunero. Osasun krisiak, osasunaz haratago, bertze krisi eta egoera anitz azaleratu ditu: krisi ekonomikoa, baliabide ekonomikoen banaketa bidegabea, genero arrakala, publikoaren eta pribatuaren arteko gatazka, eta, bertze bat, lurraldetasun auziak. Bidasoaz eta bortuez hegoaldera, Espainiako Gobernuak martxoaz bertzelako jokabide bat erakutsi nahi du oraingoan. Autonomien estatua egitura funtzionala dela erakutsi nahi du, deszentralizazioa erreala dela, eta erresumako herri guztien beharrak eta nahiak asebeteta daudela.

Martxoan ez zuen horren beharrik ikusi, eta Madrilen erabaki zuen egin beharreko guztia. Oraingoan presio handiagoak izan ditu gauza bera egin ez zezan, eta paradoxak ere gertatu dira; errate baterako, Eusko Jaurlaritza bera izan da alarma egoera sustatu duen eragile nagusietako bat, eta Espainiatik banatu nahi duten mugimendu politikorik ez duten erkidego batzuk, berriz, traba gehien paratu dituztenak. Bertze kudeatzeko modu bat indarrean da orain Hego Euskal Herrian. Baina Espainiako Erresumak izaera erradiala duela erakutsi du berriz ere: Madrilen hasi eta bukatzen dira bide guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.